Amurko poni
Amurko ponia † | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Txina Errusia |
Egoera FAOren arabera | extinct (en) |
Sinonimoak | Mantxuriako ponia |
Amourko ponia, edo Mantxuriako ponia, (errusieraz: Амурская лошадь edo Amourskaïa ), egun desagerturik dagoen eta jatorria Txinako Mantxurian zeukan bertako zaldi arraza bat izan zen. Izenak adierazten duenez zaldi hauen jatorria Amur ibaiaren inguruan kokatzen zen. Tamaina eta ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen zen.
Arraza hau Errusia aldeko Siberiako kosakoen artean oso zabalduta egon zen. 1986. urtean arrazaren azken abelburuak, Heilongjiang-ko zalditegian, nahiko nahastuak zeuden jada beste arrazekin.
Zaldi txiki hauek oso ospetsuak ziren iraupen handiko abereak zirelako. Arraza ezaguna egin zen Amurko poni batek egindako balentriagatik. Serko izeneko aberea izan zen, eta Dimitri Pechkov militar errusiarra bere zalduna.
Arrazaren izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusieraz, zaldi horiei ematen zaien izena Amourskaïa lochad ( Амурская лошадь ) da; era berean Amourskaïa edo Amour ere esaten zaie. Txinan, Jean-Louis Gouraudek gogoratzen du Mantxuriar eta Amurriko ponien arteko harreman estua XIX. mendearen amaierako lanetan. Beste adituek zera azpimarratzen zuten, eskualde horietako zaldiek «ez dutela arraza finkaturik», eta «jatorri mantxukoak» direla».
Oraindik arraza honi buruzko ikerketak egin zituen Jean-Louis Gouraud-en arabera, dokumentazioa «ia ez da existitzen»
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraza hau Ernest Shackletonek gidatutako Nimrod espediziorako aukeratu zuten, baina kasu honetan arrazak ez zuen arrakasta handirik izan. Nahiz eta hotzaren aurrean iraupen handiko abereak izan, ezin izan zuten Antartikaren ingurumen baldintzak jasan.
Serko zaldiaren lasterketa harrigarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amur arrazako Serko zaldia lasterketa ikusgarri baten protagonista izan zen Dimitri Pechkov bere zaldun kosakorekin. 1889. urtean Dimitri Pechkovek, bere poni amurskian zaldun, 9.000 kilometroko bidaia egin zuen 193 egunetan 1889.en urtearen amaieratik 1890. maiatzera, Amur alboko Blagoveshchensktik San Petersburgoko Tsarraren epaitegira joateko. [1]. 193 egun erabili zituen halako tarte luzea egiteko.